AINARA GARCIA

Berriak-Noticias

Ura, tinta eta hareazko marrazkiak / Dibujos de arena, agua y tinta

Pasa den larunbatean David eta Txemarekin joan nintzen Hendaiako hondartzara egunsentiari argazkiak ateratzera. Hego haizea zebilen eta giro aparta arnastu zitekeen. Egunsentiko kolore gorriak segituan atera ziren eta zeruak ikuskizun ederra eskaini zigun. Hondartzako hondarrari begira nengoela itsasbeheraren eraginez sortu ziren xehetasunak arreta berezia piztu zidaten. Bazirudien tinta txinatarrarekin egindako marrazkiak zirela.

El pasado sábado me acerqué a la playa de Hendaia con Txema y David, con la intención de fotografiar el amanecer. Había viento sur y se respiraba un ambiente muy agradable. No tardaron en salir los colores rojos del alba y el cielo nos ofreció un bonito espectáculo. Mientras observaba la arena de la playa, me llamaron especialmente la atención las curiosas formas que debido a la bajamar iban apareciendo en el suelo. Parecían dibujos hechos con tinta china.

3. saria Lemniskataren matematikako IV. argazki lehiaketan / 3er premio en el IV concurso de fotografía de matemática de Lemniskata

Ostiralean Beasaingo Igartzako jauregian izan ginen, Lemniskata Zientzia Elkarteak antolatu zuen Matematikako 4. argazki lehiaketan 3. saria jasotzen. Oso pozik gaude emaitzarekin. Hemendik aurrera aurkeztutako 160 bat argazki horietatik 44 erakusgai egongo dira Beasaingo Usurbe aretoan urtarrilaren 21era arte. Eta ondoren erakusketa Goierriko beste herri batzuetara eramango dute. Joateko aukera duenari erakusketa ikustea gomendatzen diot. Ez genuen erakusketa guztia ikusteko astia izan umearekin ginelako, baina berriz joateko asmotan nago, benetan oso lan politak ikusi daitezke eta.
Sari-banaketaz gain, Lemniskata elkarteak “Urtarrila, matematikaren bila” ekimena jarri zuen martxan eta Fernando Corbalan matematikariaren hitzaldia hastear ginela joan behar izan ginen, baina inbiria galanta eman zigun, gustura aski geratuko ginen hitzaldia entzuten. Oso interesgarria zirudien.

El viernes estuvimos en el palacio Igartza de Beasain, recibiendo el 3er premio del IV concurso de fotografía de matemáticas de la Asociación de Ciencias Lemniskata. Estamos muy contentos con el resultado. A partir de ahora 44 fotografías de las 160 que se presentaron se podrán ver en una exposición en la sala Usurbe de Beasain, y después la exposición se trasladará a otras localidades del Goierri. Recomiendo que el/la persona que pueda visite la exposición. Estábamos con el niño y no tuvimos la ocasión de ver toda la exposición con tiempo, pero lo que pudimos ver nos encantó, hay fotografías realmente bonitas. Y tengo ganas de volver para verlo con mas tranquilidad.

Además de la entrega de premios, la asociación Lemniskata puso en el denominado ciclo de conferencias “Urtarrila, matematikaren bila”, y cuando estaba a punto de comenzar la conferencia del matemático Fernando Corbalan nos tuvimos que marchar. Pero nos fuimos con pena, nos hubiéramos quedado a verla. Parecía una charla muy interesante.

 

Gabonetako argazki saioa / Sesión de fotos de navidad

Baneukan Canon D6 Mark II kamera berria estreinatzeko gogoa, eta zein izango modu hobea, Ekhiri gabonetako argazki saioa egitea baino 😉

Abenduaren 25ean baserrian izan ginen, eta kanpoko argazki saio txiki bat egitera animatu ginen,inguruan baserriko detaile txiki batzuk genituela aprobetxatuz. Ekhi segituan hasi zen inguruko makil zati eta harriekin joku sinbolikoa egiten, sukalde batean janaria mozten ariko balitz bezala.   Izugarria eta polita da haurrak naturako elementu ezberdinekin nola entretenitzn diren ikustea.

Ya tenia ganas de estrenar mi nueva cámara fotográfica Canon D6 Mark II, y qué mejor manera que hacerlo en una sesión de fotos a Ekhi 😉

El 25 de diciembre estábamos en el caserío, y decidimos hacer una pequeña sesión de fotos exterior aprovechando que teníamos en nuestro alrededor pequeños detalles relacionados con el mundo del caserío. De forma espontánea Ekhi comenzó a entreneternse llevando a cabo un juego sinbólico, recogiendo palos y piedras y utlizándolos como cuchillos que cortaban comida. Me encanta ver cómo l@s niñ@s tienen la enorme capacidad de  entretenerse con cualquier elemento en plena naturaleza.

 

Urteko azken egunsentia / Último amanecer del año

Urteko azken egunsentia.
Gaur goizeko egunsentia bezain koloretsua izan dadila denontzako datorren urte berria!
Urte berri on!

Último amanecer del año.
Que este nuevo año sea tan colorido para tod@s como el amanecer que hemos presenciado esta mañana.
¡Feliz año nuevo!

2017ko azken egunsentia Hernanin

Urrelurreko 1go argazki lehiaketan 2. saria // Segundo premio en el 1er concurso de fotos de Urrelur

Hainbat alditan joan izan naiz Urretxuko Urrelur, Mineralogia eta Paleontologiako Astera. Baita txikitan ere, eta seguraski nire geologiarenganako zaletasuna bertan piztu zitzaidala. Aurten Urrelur Asteko 30.edizioa izanik, berrikuntza bezala mineral, fosil eta harrien inguruko 1. argazki lehiaketa antolatu zuten azaroak 3-4-5eko asteburuan. Justu lana tokatzen zitzaidan asteburu horretan eta hori gutxi balitz euria ederki ari zuen. Igande arratsaldean lanetik aterata Urretxuraino joateak alferkeria handia sortzen zidan baina azkenean animatu eta bertaratu egin nintzen trenez. Ordubetez mineralak, fosilak, eta harriak ikusi, zenbait ale erosi eta makroarekin argazki gutxi batzuk ateratzeko denbora juxtua izan nuen Urrelur azokan.  Oso gustura egon nintzen harriei, fosilei eta mineralei makro argazkiak ateratzen (paradoxa da, baina geologoa izanik lehengo aldia zen elementu geologikoei makro argazkiak ateratzen nizkiela. Makro argazkia egiten dudanetik interes gehiago eskaintzen diet landare eta intsektuei harriei baino) eta oso esperientzia polita izan zen!

Hortik egun gutxitara zein izango zen nire sorpresa eta argazki lehiaketan bigarren argazki onenaren saria jaso nuela esateko deitu zidaten.

3 argazki aurkeztu zitezkeen eta hauek dira nik aurkeztu nituenak. Argazki irabazlea hareharriaren da.

“geologia” argazki galeria berria sortu dut eta bertan arratsalde hartan atetarako hainbat argazki ikusi ahalko dituzue.

Amonite

Amonitea

Agata

Hareharria (2.saria jaso zuen argazkia)

He ido varias veces a la Semana de Paleontología y Mineralogía de Urretxu “Urrelur”, también me han solido llevar cuando era pequeña. Y puede que tal vez por eso se encendió mi afición por la geología. Este año al ser la XXX. edición, como novedad organizaron el primer concurso de fotografía de fósiles, rocas y minerales durante el fin de semana del 3-4 y 5 de noviembre. Justo ese fin de semana me tocaba trabajar y si para colmo llovía sin tregua, así que tenía muchísima pereza. Pero al final  me animé y el domingo por la tarde, después de salir de trabajar me fui a Urretxu en tren. Durante 1 hora aproveché el poco tiempo que tenía para observar los minerales, los fósiles y las rocas, comprar algunos ejemplares y hacer unas pocas fotos en la feria Urrelur. Disfrute muchísimo durante ese breve momento sacando fotografías macro a los fósiles, los minerales y a las rocas  (era la primera vez que fotografiaba elementos geológicos, pues aunque sea paradójico, soy geóloga pero desde que hago fotografía macro  siempre me fijo más en los insectos y en las plantas que en las rocas) y fue una experiencia muy bonita.

Cual fue mi sorpresa, que unos días mas tarde se pusieron en contacto conmigo para comunicarme que había recibido el premio a la segunda mejor foto en el concurso de fotografía.

Se podían presentar 3 fotografías y estas son las que yo presenté. La foto ganadora es la de la arenisca.

Acabo de crear la galeria “geologia” y en ella podréis encontrar otras de las fotos que realicé durante esa tarde.

geologia

Argazki album berria Saal Digitalekin / Nuevo álbum de fotos con Saal Digital

Duela egun batzuk jaso nuen argazki album berri hau eta ezin naiz gustorago egon. Saal Digitalekin lehen aldiz argazki album bat inprimatzeko proba egitera animatu nintzen. Niretzako album hau oso berezia zenez (nire semearen lehen urtea, nire haurdunalditik bere lehen urtebetetzeraino), ez nuen ala moduz, korrika eta presaka egin nahi. Beraz denbora eta mimo handia eskaini diot.

Ez zait batere erraza egin urtebete hori liburu batean laburbiltzea, baina azkenean egin dut aukeraketa ehundaka argazkiren artean. Orrialde batzuetan gainera testua idatzi dut, hilabetez hilabete emandako aldaketak eta anekdotak azalduz. Uste dut, Ekhi pixka bat handiagoa denean joku handia emango didala liburu honek istorioak kontatzeko. Hau da emaitza: Aukeratu dudan tamaina (28×19) eta orrien formatua (gogorra eta distiratsua) asko gustatu zait. Zuri beltzarekin maitemindu egin naiz eta argazki asko, ia gehienak, mugikorrarekin ateratakoak zirela kontuan hartuz, hauen kalitatea oso ona dela iruditu zait.

 

No puedo estar más contenta con el nuevo álbum de fotos que me llegó hace unos días. Me animé a hacer un álbum y a imprimirlo por primera vez  con Saal Digital. Este álbum era muy especial para mí (el primera año de vida de mi hijo, desde mi embarazo hasta su primer cumpleaños), así que no lo quería hacer de cualquier manera, de prisa y corriendo. Por eso, le he dedicado mucho tiempo y mimo.

No se me ha hecho nada fácil resumir ese primer año de vida en un libro, pero al final he conseguido hacer una selección entre cientos y cientos de fotos. En algunas páginas incluso he añadido texto, explicando los cambios, las anécdotas y la evolución de Ekhi mes a mes. Creo que cuando sea más mayor, este libro me va a dar mucho juego para contarle diferentes historias. Este es el resultado: el tamaño que he elegido (28×19) y el formato (grueso y papel brillante) me gustan mucho. Me he enamorado de las páginas en blanco y negro, y la calidad de las fotos de móvil (la mayoría de las fotos que tenía eran del teléfono móvil), me ha parecido muy buena.

“Errebelazioak” erakusketa Cristina Enean / Exposición “Revelaciones” en Cristina Enea

Bihar asteazkena,  uztailaren 19an (eta abuztuaren 27ra arte), ‘Errebelazioak’ erakusketa berriak irekiko ditu ateak Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Erakusketa kolektibo hau HidroLogikoak 2017 egitasmoaren baitan, Lurdes R. Basolík emandako “Ibaia erretratu gisa” eta Jon Cazenavek emandako “Urdin Urumea” zianotipia tailerrean egindako lanaren emaitza da, Urunea ibaiarekin topaketa artistikoa proposatzen du, argazki-irudiaren bitartez.

Bi tailerrak oso desberdinak, baina era berean  bateratu egiten dira eta oso aberasgarriak izan ziren niretzako. Asteburu oso intentsuak izan ziren. Plazer handia izan da Lurdes eta Jonek emandako  bi tailer hauetan parte hartzea, niretzako oso ezezagunak ziren bi mundu interesgarri ezagutzeko aukera polita eskaini didazue eta. Mila esker. Baita Lidia, eta beste parte hartzaile guztiei ere nire eskerrik beroenak. Zoragarria izan da!

 

 

Mañana miércoles, 19 de julio (y hasta el 27 de agosto) se inaugurará la exposición “Revelaciones” en el Centro de Recursos Medio Ambientales de Cristina Enea. Esta exposición colectiva recoge los trabajos realizados  en el taller “El río como retrato” impartido por Lurdes R. Basolí y el taller “Azul Urumea” impartido por Jon Cazenave que se desarrollaron dentro del proyecto HidroLogikoak 2017, y propone un reencuentro artístico con el río Urumea, a través de la imagen fotográfica.

Los dos talleres fueron muy diferentes, pero al mismo tiempo, han sido compatibles y me parecieron muy enriquecedores. Fueron dos fines de semana muy intensos. Ha sido un verdadero placer poder participar en estos dos talleres impartidos por  Lurdes y Jon, me habéis revelado dos mundos muy desconocidos que eran muy desconocidos para mí, y a la vez me han parecido muy interesantes. Muchas gracias. También a Lidia y al resto de los compañeros que han participado. Ha sido genial.

 

 

Imprimir en Saal digital

Hacía tiempo que quería imprimir unas fotos mías para hacer una exposición en un futuro y también para hacer algún que otro cuadro. Para ello quería imprimir las fotos con buena calidad, ya que hasta ahora nunca me había quedado satisfecha con el resultado: lo que veía en la pantalla del ordenador no tenía nada que ver con los colores que presentaba finalmente fotografía impresa. Consulté con amigos fotógrafos y me recomendaron imprimir las fotos en el laboratorio Saal digital http://www.saal-digital.es/

Así que me animé a imprimir la misma fotografía en distintos materiales; FineArt (tamaño A4), Fotoposter (40x60cm) y en soporte rígido (metacrilato de 5mm de grosor).Para cada material apliqué el perfil ICC y así pude hacer una previsualización de cómo finalmente quedaría impresa la foto. Y si fuera necesario, podría ajustar las pequeñas variedades de iluminación que pudieran surgir.

Finalmente recibí las fotos y estoy muy contenta con el resultado. Por fin veo las fotos impresas tal cual, como lo veo en el ordenador. El metacrilato me ha gustado mucho y ahora estoy deseando imprimir en Aluminio Dibond para ver cómo queda

La única pega que tengo es que me enviaran la foto FineArt enrollada como si fuera un póster. Por lo demás, estoy súper contenta con la calidad de impresión y me ha llamado la atención el embalaje, las fotos van muy bien protegidas.

Eskerrik asko Ainara Garcia photography e Iker Aizkorbe Agirre por vuestras recomendaciones.

udazkeneko egunsentiak – amaneceres de otoño

Nire amatasunaren ostean ez dut beste gauzetarako denborarik izan. Baina aspaldiko partez blogean sarrera bat jartzeko nengoela eta, hona hemen eguneratzeko, abenduko azken egun epel hauetan izan ditugun egunsenti batzuen argazkiak.

Después de mi maternidad no he tenido tiempo para mucho. Pero hace mucho que quería escribir en el blog. Aquí comparto, para actualizarme de alguna manera, fotografías de amaneceres que hemos podido ver estos últmos días templados de diciembre.

 

_MG_8335F

_MG_8341F

_MG_8454F