ainara-argazkiak

azken berriak – últimas entradas

No Comments in bloga

2012 urtea bideoan – el 2012 en vídeo

Badira urte batzuk bideokamerarekin saltseatzen hasi nintzela eta poliki poliki gauza berriak ikasten ari naiz. 2012an zehar egin nitudan ibilalditxoak, ezagutu nituen txoko berriak eta bizi izan nituen sentsazioak irudikatu nahi izan ditut bideo honetan. Guzti hau Sigur Ros taldearen abesti alai batekin lagunduta “Inni mer syngur vitleysingur”, naturaz gozatzea gonbidatzen duen abestia.

Ya han pasado unos años desde que comencé a practicar con la videocámara y poco a poco voy descubriendo nuevas cosas. En este vídeo he querido plasmar los nuevos rincones que he descubrí en 2012, las pequeñas excursiones que realicé y las sensaciones que he viví durante ese año. Todo esto acompañado por una alegre canción del grupo Sigur Ros “Inni mer syngur vitleysingur” que invita a disfrutar de la naturaleza.

No Comments in bloga

Egunsentia – Amanecer

Hauxe da etxetik ikusi izan dudan egunsentirik politenetako bat. Zeruan sua zegoela zirudien.

Éste es uno de los amaneceres más bonitos que he podido ver desde mi casa. Parecía que había fuego en el cielo.

No Comments in bloga

Ituren eta Zubietako inauteriak – Carnavales de Ituren y Zubieta

Ituren eta Zubietako joaldunak Euskal Herrian dauden inauteri esanguratsuenetarikoak dira. Hemen jarriko ditudan argazkiak 2013 urtean ateratakoak dira. Aspalditik genbiltzan Nafarroako eskualde honetako festak ezagutu nahian eta joan den urtean hara joateko aukera hori suertatu zitzaigun.

Ituren eta Zubieta elkarren artean oso hurbil dauden herriak dira, gutxi gorabehera 3km-ko tartea dago herri batetik bestera eta elkarrekin ospatzen dituzte inauteriak. Urtarrileko azken astean ospatzen dira, astelehen eta asteartean hain zuzen. Astelehenean Zubietako zanpantzarrak edo joaldunak Iturenera abiatzen dira eta asteartean ibilbide bera egiten da baina kontrako norantzan, ospakizuna Zubietan burutzen delarik.

Urtarrilaren 29 hartan Zubietarantz abiatu ginen eta goizeko 9tarako bertan ginen. Baina kaleak huts hutsik zeuden, izan ere, goiz xamar zen eta herritarrak lo zeuden aurreko eguneko festaren ajeak pasa eta indarberritzeko. Azkenean Iturengo joaldunak eguerdiko 14ak aldera hasi ziren jantziak prestatzen eta kalera ateratzen.

Inauterietako pertsonaia nagusiak joaldunak dira. Euren jantziak oso bereziak dira: galtza urdinak, alkandora zuria, parpaildun gonazpikoak, oinetan abarkak, ardi larruz estaltzen dira eta bi zintzarri handi izaten dituzte gerrian lotuta. Buruan zinta koloretsuz beteriko ttuntturra (forma konikodun txapela) eramaten dute, puntan arrano lumak dituztelarik, eta lepoan kolorezko zapia eramaten dute. Eskutik berriz zaldien ilez eginiko isipu bat daramate. Hala ere, herri bateko zein besteko joaldunek janzkera ezberdina izaten dute; Iturengo joaldunek zapi gorria dute eta Zubietakoek berriz urdina. Era berean zintzarriak jotzeko eran ere desberdintasunak izaten dituzte.

Desfilean zehar joaldunak bi lerrotan ibiltzen dira, mugimendu erritmiko eta pausatuekin zintzarrien doinu bateratua lortuz. Soinuek espiritu txarrak uxatu eta ama lurra berpiztea dute helburu.



Los “joaldunak” de Ituren y Zubieta son uno de los carnavales más significativos de Euskal Herria. Las fotografías que voy a publicar a continuación fueron tomadas en el 2013. Desde hacía tiempo teníamos muchas ganas de conocer las fiestas de esta comarca de Navarra y el pasado año tuvimos la oportunidad de acercarnos por allí.

Los municipios de Ituren y Zubieta se encuentran muy cerca, a una distancia de 3 km y ambos municipios festejan los carnavales conjuntamente. Las fiestas se celebran durante la última semana de enero, exactamente un lunes y un martes. El lunes los “joaldunak” de Zubieta parten hacia Ituren y el martes parten desde Ituren hacia Zubieta.

Aquel 29 de enero partimos hacia Zubieta y para las 9 de la mañana habíamos llegado a nuestro destino. Pero vimos que las calles estaban completamente vacías… ¡parecía un pueblo fantasma! Nos dimos cuenta que llegamos demasiado pronto y todo el mundo estaba descansado y pasando la resaca del día anterior. Al final, a eso de las 14 del mediodía comenzaron con los preparativos y arrancó la fiesta.

Los principales personajes de los carnavales son los “joaldunak”. Sus trajes son muy particulares: pantalones azules, camisa blanca, enaguas de puntillas, abarcas en los pies, se cubren con piel de oveja y llevas dos grandes cencerros sujetos en la cintura. En la cabeza llevan una ttuntturra (sombrero con forma de cono) adornado con cintas de colores y plumas de águila y al cuello un pañuelo de colores. En la mano llevan un hisopo hecho con cola de caballo. De todas maneras, los “joaldunak” de un pueblo y de otro se diferencian con la vestimenta. Los de Ituren llevan un pañuelo rojo y los de Zubieta uno azul. Además, hay diferencias en la forma en la que suenas los cencerros.

Durante el desfile los “joaldunak” desfilan en dos filas, con movimientos rítmicos y acompasados para hacer sonar sus cencerros al unísono. Se piensa que de este modo se alejan los malos espíritus y se despierta a la madre tierra. 

No Comments in bloga

Donostiako piraten abordatzea – abordaje pirata en Donostia

Atzo Donostiara abiatu ginen piraten abordaia ikustera. Berandutu egin zitzaigun eta Alderdi Ederren zegoen jendetza ikusita, uste genuen ez genuela aukerarik izango abordatzea behar bezala ikusteko. Azkenean, Kontxako hondartzara jaitsi eta han topatu genuen leku paregabea. Bertan ikuskizuna erabatekoa zen, izan ere, piratak hondartzara etortzen ari ziren bitartean, olatuak gogor lehertzen ziren. Behin baina gehiagotan ihes egin behar izan genuen korrika olatuek ez harrapatzeko, baina azkenean goitik behera blai amaitu genuen.

Ayer nos acercamos a Donosti a ver el abordaje de los piratas. Se nos hizo muy tarde y viendo el panorama que había en Alderdi Eder (estaba todo lleno de gente), pensamos que habíamos perdido la oportunidad de ver el abordaje como es debido. Al final optamos bajar a la playa de la Concha y nada más bajar encontramos un magnífico lugar. Allí, el espectáculo era único, ya que mientras los piratas llegaban a la playa, las olas rompían con mucha fuerza. En más de una ocasión tuvimos que salir corriendo para esquivar las olas, pero finalmente terminamos empapados de arriba-abajo.